Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 03Bilboko Campusa

Maitane Alonso, MITek saritutako 18 urteko ikaslea, izango da protagonista Inspira STEAM at home-ko hurrengo elkarrizketan

Unibertsitateak Inspira STEAM at home zuzeneko elkarrizketa zikloaren bigarren saioa egingo du datorren asteazkenean, ekainaren 3an, 16:00etan. Zikloaren helburua da emakume zientzialari eta teknologoak ikusaraztea. "Medikuntzako ikasle izatetik asteroide bati izena jartzera" izenburupean, Maitane Alonsok MITen saritua izan zen lehiaketan izandako esperientziaz hitz egingo du, horretaz gain azalduko du medikuntza karrera ikerketarekin eta lehiaketa horietan eta beste dibulgazio jarduera batzuetan parte hartzearekin nola uztartzen duen.

Maitane Alonso Monasterio 18 urteko gazte ikertzaile eta asmatzailea da eta gaur egun Medikuntzako ikasketak egiten ari da. Elikagaiak kontserbatzeko makina berritzailea sortu du, eta, horren bidez, jasangarritasunean lehen saria eta mikrobiologian bigarren saria jaso zituen zientzia eta teknologiaren munduko saririk garrantzitsuenean, Massachusettseko Teknologia Institutu entzutetsuak (MIT) antolatuta. Han izan zuen bere ideia NASAri azaltzeko aukera, eta, sariaren parte gisa, asteroide bat bere izenarekin bataiatuko du MITek.

Inspira STEAM at home, hezkuntza baliabidea

Maiatzaren 20an hasi zen Inspira Steam at home elkarrizketa zikloa, Nerea Luis Inteligentzia Artifizialeko adituarekin eta Youtubera konektatutako 100 lagun baino gehiagorekin. Publiko guztientzako saio irekiak dira: profesionalak, irakasleak edota baita adin guztietako ikasleak ere. Inaugurazioan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako hainbat irakaslek eta ikaslek beren eskola telematikoetan sartzeko hezkuntza-baliabide gisa jarraitu zuten elkarrizketa. Solasaldiaren laburpena. Elkarrizketa ikusi.

Inspira STEAMen kolaboratzen dute

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du espazio hori, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan eta erakunde finantzatzaileen laguntzarekin (Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru-aldundiak, BBK, Roche, Barcelona Activa, Silk, HP Foundation eta Donostiako Udala). Saioaren gidariak Deustuko Unibertsitateko Lorena Fernández (@loretahur) eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Estibaliz León (@estileon) dira.

Inspira STEAM at home. Inspiratzen duten emakumeak

• Izenburua: Maitane Alonso Monasterio. Medikuntzako ikasle izatetik asteroide bati izena jartzera (@iam_maitane)
• Data: ekainak 3, asteazkena
• Ordua: 16:00etan (CEST)
• Izen-ematea: http://deus.to/MaitaneAlonso