Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
05 abendua, 2019Bilbao

Deustu-Bilbon, Donostian eta Arrasaten izango dira aldi berean FIRST LEGO League Euskadiren 11. edizioko azken hiru lehiaketak 2020ko otsailaren 8an

IInnobasquek 11. First Lego League Euskadi-ren lehen final egoitzaniztuna antolatu du, Deustuko Unibertsitatea, Donostia Sustapena Eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. FIRST LEGO League Euskadiren 6 hilabete baino gehiagoko epean, EAEko hiru lurraldeetako 2.000 euskal ikaslek baino gehiagok bizi eta lan egiteko ingurune hobeak diseinatzen ikasi beharko dute, erronka horri aurre egin behar diotelarik mundu osoko parte-hartzaileek. Enpresa, teknologia-zentro eta euskal unibertsitateek ikasle parte-hartzaileei erakutsiko diete nola lan egiten duten arkitektura, ingeniaritza edo energia arloetako ikertzaile eta teknologoek edo profesionalek, Estatu osoan bakarra den prestakuntza-programa baten barruan. FIRST LEGO League Euskadirekin, Innobasquek ikasleen STEAM (Science, Technology, Engineering, Art & Mathematics) gaitasunak hobetzea bilatzen du, baita zientzia- eta teknologia-ikasketekiko gazteen interesa piztea ere.