Deusto FabLaben egiten diren proiektuek duten faktore komuna Industria Diseinua da, bere alderdi eta aplikazio guztietan. Honela ulertzen dugu Deusto FabLab: sortzen diren ideiak garatzeko, prototipatzeko eta konprobatzeko tokia, Design Thinking-eko prozesu iteratiboaren parte gisa.
Deusto FabLaben garatzen diren proiektuak hiru ildotakoak dira:
- Industria Diseinuko Ingeniaritzako graduko ikasleen lanak, prestakuntzako berariazko irakasgaien edo horretarako antolatzen diren mintegien parte diren aldetik.
- Deustuko Unibertsitateko ikasleek enpresa, erakunde eta organismoentzat garatutako proiektuak, Deusto FabLabeko taldearekin batera.
- Deustuko Unibertsitatetik kanpoko enpresa, erakunde eta organismoek garatutako proiektuak, Deusto FabLabeko taldearekin batera.
Kasu guztietan, Deusto FabLaben egiten diren proiektu eta ikerketak Deusto FabLabeko koordinatzaileei aurkeztu behar zaizkie lehenengo, bideragarritasuna ebaluatzeko. Horretarako, idatzi hona: fablab@deusto.es Deusto FabLabek Material Connexion, Ihoberen Ekodiseinu Ikasgela eta Fab Labs/MIT sarearen laguntza du.
Harremanetarako: