Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Eskaera

COVID-19ren aurrean bizi dugun aparteko egoera dela eta, erantzukizun sozialaren eta guztion segurtasunarengatik, Ada Byron Saria urrira atzeratzea erabaki dugu eta, ondorioz, deia zabalik mantenduko da.

Eskaerak bide elektronikotik aurkeztuko dira. Horretarako, bete inprimaki elektroniko hau, 2020ko irailaren 4ko 17:00ak baino lehen.

Eskaera hautagaiak berak edo inguruko batek aurkeztu dezake.

Derrigorrezko dokumentazioa:

  • Ondoko atal hauek zehaztuko dituen curriculuma:
    • Prestakuntza/hezkuntza, gehienez orri batekoa.
    • Garapen profesionala, gehienez 2 orrikoa.
  • Motibazioko gutun libre bat: zergatik izan beharko nuke/luke sariaren irabazle? Gehienez orri bat.

Nahi izanez gero, hautagaitza aurkezten duen bideo bat ere bidali daiteke, gehienez ere 2 minutukoa.

5 finalistei emandako informazioa ziurtatzeko eskatu ahal izango zaie.

Inprimaki elektronikoan identifikazioa eskatuko da (gizarte sareetakoa edo emaila), baita curriculumaren alderdi batzuen laburpena ere, epaimahaiaren ebaluazioa errazteko. Bete eta erantsi dokumentu osoa ere.

Inprimaki elektronikoa

 

Edukiak partekatu  TwitterCompartir en Twitter Compartir en Facebook Linkedin