Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala + Informatikako Ingeniaritza

Gradu bikoitza

Industria iraultza berriaren liderra

Diziplina anitzekoa da, fabrika adimendunen ekosisteman informatika txertatzen du, eta industria berriaren oinarriaren zutabeak eraikiko ditu. Industria adimendunagoa, malguagoa eta arinagoa izango da, dena batera ekoizteko gai izango da, baina, aldi berean, produktuak diseinatzeko eta pertsonalizatzeko gaitasun handia izango du.

Interes handia baduzu gailu elektronikoek nola funtzionatzen duten ezagutzeko, industriako robotika arloak jakin-mina sortu izan badizu edo teknologia berriek erakartzen bazaituzte (Internet, sare sozialak, hodeia…) eta konturatu bazara eragin handia duela gizartean eta ekonomian, bide hori jarraitu behar duzu.

Bi titulu ofizial 5 urtean

Gradu bikoitz honek, bakarra EAEn, aukera ematen du Europan onartuta dauden bi titulu ofizial eskuratzeko osagarriak diren bi diziplinatan. Hori guztia, 5 urteko prestakuntzarekin.

  • Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritzako Graduak prestatuko zaitu elektronika, robotika, komunikazioak eta mikroprozesadoreak integratzeko, produktu eta prozesu berritzaileenen diseinuan eta sorreran, industria arloan, energia berriztagarrietan edo fabrikazio instalazioen automatizazioan, besteak beste.
  • Informatikako Ingeniaritza Graduak prestatuko zaitu Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKT) lotutako proiektu teknikoetan eta enpresakoetan parte hartzeko, teknologia berrietan oinarritutako irtenbideak sortuko dituzu, sektore askotan lan egiten duten pertsonen lana errazteko.

Berrikuntza proiektuen buru izango zara produktu, prozesu eta zerbitzuak hobetu eta berriak sortzeko, industriaren eta teknologiaren arlo bikoitz garrantzitsutik abiatuta.
 
Prestakuntza praktikoa eta parte hartzailea

Metodologia praktikoa, dinamikoa eta parte hartzailearen alde egiten dugu, ahalik eta ezagutza praktiko handiena bermatzeko, ingeniari hauen garapen profesionalerako ezinbestekoa baita.

Fakultateko laborategietako “tresnak probatzeko” aukera izango duzu eta industrian erabiltzen diren ekipo berdinekin ikasteko. Gainera, erakusketak, lanak, aplikazio ariketak, hausnarketak eta taldeko eztabaidak… eginda, ikasleek aukera izango dute unibertsitateko graduari dagozkion gaitasunak garatzeko eta ingeniaritza bi horietako trebetasunak eta ezagutza eskuratzeko.

Prestakuntza amaitzean, ikasleek proiektuen portfolioa edukiko dute eta aurkezpen gutun modura erabili ahal izango dute lana ematen duten enpresetan. 

Gaitasun orokorrak      Berariazko gaitasunak

Tu guía en el aprendizaje

Tutoretza plana Unibertsitatean egokitzen laguntzeko pentsatuta dago.

Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu, alderdi akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoei buruzko aholkularitza emango dizuna eta dekanoarekiko, Idazkaritzarekiko eta gainerako irakasleekiko solaskide izango dena. Azken batean, tutorearengana jo ahal izango duzu arazo bat edo bestelako kezka bat duzunean.

Horrekin batera, badago Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua ere, eskolako errendimenduari edo ongizate pertsonalari eragiten dieten erabakiak hartzen lagunduko dizuna.
 
Tutoreen zerrenda

Onarpen irizpideak

 Onarpen irizpideak

Titulura sartzeko eskumena Onarpen Batzordeari dagokio. Batzorde hori dekanoak eta ikasketen antolamendu eta ikasleen dekanordeek osatzen dute. Onarpen prozesua honela dago antolatuta:

1.Hautagaiak Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrak ezarritako epeen barruan eman behar ditu sarrera eskaera eta eskatzen den dokumentazioa.
2.Hautagaiari dei egingo zaio sarrera probak egiteko.
3.Proben emaitzak izanik, onarpen batzordeak hautaketa egiten du onarpenerako irizpideak oinarri harturik.
Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:
•Ikasketa-espediente osoa (% 60).
•Sarrera probaren emaitza (% 40).

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako batez besteko ponderatua kalkulatzeko kontuan hartzen diren irakasgaiak. Maila bakoitzeko batez besteko nota aterako da eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.
Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara dei egin diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.

Argibide gehiago: ingreso.deusto.es