Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ingenaritzako astea. Ikasleentzako tailerrak

Fakultateak aste berezi hau antolatu du batxilergoko ikasleek Ingeniaritzako graduetako arlo nagusietako batzuk ezagutzeko aukera izan dezaten, hainbat jarduera eta lantegitan modu oso praktikoan eta dinamikoan parte hartuz.

Premio Ada Byron

Emakume teknologoarentzako Ada Byron sariak, hirugarren edizio honetan, egungo emakume teknologoen ibilbide bikaina saritu eta begien aurrera ekarri nahi digu, mendeetan zehar diziplina zientifiko ugarietan euren ekarpenak egin dituzten zientzialari eta teknologoak erreferente izan dituztenak, sariari izena ematen dion Ada Byron bezalakoak.

ForoTech 2016 Erakusketa

Paraninfoaren ondoko klaustroan, erakusketa teknologikoa egingo da martxoaren 9an, 10ean eta 11an, 10:00etatik 19:00etara (asteazken eta ostegunean) eta 10:00etatik 14:00etara (ostiralean). Erakusketa dagoen tokitik edonor pasatu daiteke. Era guztietako hogei lagin teknologiko baino gehiago daude ikusgai, gure inguruko enpresek eta ikerketako erakundeek, ingeniaritzaz baliaturik, berrikuntza, balioa eta aberastasuna zelan lantzen duten erakusteko.

Hitzaldi eta topaketa profesionalen zikloa

Ikasturtean zehar, hitzaldi batzuk izango ditugu sektore teknologikoko profesional, enpresa zuzendari eta I + G arlokoentzat, besteak beste, baita sektore teknologikoko akademikoentzat ere. Enpresen networking-eko ekitaldiak sortu nahi genituzke ingeniaritza eta teknologien esparruan, ikuspegi akademikoarekin. Proposamen interesgarriak ditugu eta izango duzue horien berri.

Texto patrocinador orologo IK4Logo Ayuntamiento de BilbaoVIDRALASPRISPRISPRI