Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ingeniaritzako astea

Tailerrak - ForoTech 2017 [TAILERRAK BETETA DAUDE]

Laster, apirilaren 5etik 7ra bitartean, Ingeniaritzako eta Teknologiako astea-ForoTech izango dugu. Fakultateak aste berezi hau antolatu du batxilergoko ikasleek Ingeniaritzako graduetako arlo nagusietako batzuk ezagutzeko aukera izan dezaten, hainbat jarduera eta lantegitan modu oso praktikoan eta dinamikoan parte hartuz. 

Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak eta DBHkoak ere gonbidatu nahi ditugu gure lantegietara, tarte batean haietan murgiltzeko.

Gainera, hitzordua eska dezakezu ForoTech erakusketaren bisita gidatua egiteko, aukera paregabea gure inguruko enpresen eta ikerketa erakundeen berritzeko gaitasuna erakusten duten teknologiak ikusi eta miresteko. 

Pozik argituko ditugu zure zalantza guztiak informacion.ingenieria@deusto.es helbidean edo 944 139 064 telefonoan.

TAILER GUZTIAK BETETA DAUDE

Asteazkena, apirilak 9

10:00etan [klaustroko erakusketa] Kustomizatu sure elastikoa binilozko diseinuak itsatsita

Galdetu diozu zeure buruari inoiz zelan pertsonalizatzen diren elastikoak? Zeintzuk dira prozesu horretako erronkarik garrantzizkoenak? Ekarri zure elastikoa* eta elkarrekin kustomizatuko dugu gure lantegian. Ehunak pertsonalizatzeko trikimailuak eta sekretuak ikasiko dituzu.

Nahitaezkoa: kotoizko eta kolore argiko elastikoa.

Norentzat gomendatua: Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko ikasleentzat. [Gehienez, 15 pertsona]

Osteguna, apirilak 10

10:00etan [FabLab] Fabrikatu eta osatu zurezko eta metakrilatozko puzzle bat

Ezagutu nahi duzu laserrez mozteko teknologia? Ezagutu nahi dituzu prozesu horrekin pertsonalizatzeak zer muga dituen? Nahi zenuke objektu bakarrak fabrikatzen parte hartu? Zatoz eta prozesu osoa erakutsiko dizugu, eta objektu dibertigarriak fabrikatuko ditugu.

Norentzat gomendatua: Batxilerreko ikasleentzat. Gehienez, 12-15 pertsona.

10:00etan eta 11:00etan [107 gela]. Lasterketetarako minidroien lantegia

  1. Droiei buruzko legeria. Zer egin dezakegu eta zer ez?
  2. Droi baten atalak. Hardwarea eta softwarea.
  3. Zelan pilotatu droi bat.
  4. Praktika lasterketetarako minidroiekin.
  5. Minilehiaketa FPVdun (norberak ikusiko balu bezala) minidroiekin

Norentzat gomendatua: DBH eta Batxilerreko ikasleentzat.[Gehienez 12 ikasle]

*Ordubeteko tailerra

 

Ostirala, apirilak 7

11:00etan [FabLab] Pertsonalizatu eta egin idazmahairako gauzak

Ezagutu nahi duzu laserrez mozteko teknologia? Ezagutu nahi dituzu prozesu horrekin pertsonalizatzeak zer muga dituen? Nahi zenuke objektu bakarrak fabrikatzen parte hartu? Zatoz eta prozesu osoa erakutsiko dizugu, eta objektu dibertigarriak fabrikatuko ditugu.

Norentzat gomendatua: DBH eta Batxilerreko ikasleentzat. [Gehienez, 12-15 pertsona]
 

 

Apririlaren 5a, 6a eta 7a

10:00 – 13:00: Zientzia eta teknologiako lantegiak ikastetxeentzat [ordua hartu behar da]

  •  
  • KODETU: Kodeturen lantegien helburua da pentsamendu logikoa eta plangintza garatzea, teknologiaren eta programazioaren funtzionamendua ulertzea, eta komunikatzeko eredu berriak eskuratzea. Kodetuk gero eta zailagoak diren ikusizko programazioko erronka batzuk planteatzen ditu, aurretiaz programatzen jakin beharrik izan gabe. Kodeturen lantegiak egokiak dira programazioari lehenengo aldiz aurre egiteko eta pentsamendu konputazionalera zentzumenak zabaltzeko.
  • KULTURA DIGITALA: Kultura digitaleko lantegian, informatika desentxufatuko jarduerak egingo dituzte eta errealitate areagotuko erronka txikiak konponduko dituzte, Bee-bot robotaren kontrolaren bidez. Informatika desenfutxatua lantegi praktikoa da. Ordenagailuak, kodetze sistemak eta informatikako beste kontzeptu batzuek zelan funtzionatzen duten ikertzen dute neska-mutilek, teknologiaren beharrizanik izan gabe. Logika, matematika, mapen erabilera eta grafikoak jorratzen dira, besteak beste, dinamika eta jokoen bitartez.
  • MAKE WORLD: Make World lantegian, ikasleek matematika, biologia eta beste zientzia batzuei buruzko hezkuntzako mini-jolasak konpontzen dituzte ikasleek. Gero eta erronka zailagoak izango dituzte; horrez gain, haien mini-jolasak ere diseinatu eta programatu ahal izango dituzte. Make World hezkuntzako plataforma bat da eta ikasleen esku jartzen ditu hezkuntzako mini-jolasak, STEM arloetan kontestualizatuta. Programazioko oinarrizko nozioak lantzeko pentsatuta daude. Hezkuntzako tresna malgua, erakargarria eta berritzailea da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzara bideratua. http://www.makeworld.eu/

Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako gomendatua

*Nahitaezkoa da aurretiaz ordua hartzea: trastea@deusto.es

 

 

ForoTech erakusketa

Lantegi batetik bestera bitartean, pasatu zaitez FOROTECH erakusketatik. Sarrera doakoa da, bide batez daukazu, eta gure inguruko enpresa eta ikerketako erakundeen berritzeko gaitasuna erakusten duten hogeitik gora erakusketa teknologiko ikusi eta kuxkuxeatzeko aukera paregabea edukiko duzu. 

Ordua hartzeko: 944 139 064

- Martxoak 9, asteazkena: 10:00 – 18:00
- Martxoak 10, osteguna: 10:00 – 18:00
- Martxoak 11, ostirala: 10:00 – 14:00

Tweets por @IngDeusto
Tweets por @MujerTekSpace