Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aulas de empresa

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak ezinbestekotzat jotzen du bere ikasleak enpresa munduarekin harremanetan jartzea. Lankidetza horretan, besteak beste, enpresako gela edo katedrak eratzen dira, eta horietan lan ildoak gauzatzen dira, honako eremu hauetan: ikerketa, aplikazio teknologikoa, prestakuntza, etab. Zure erakundeak eremu honetan sakontzeko aukerak ezagutu nahi baditu, jarri gurekin harremanetan.

National Instruments gela

Prestakuntzaren kalitatea sustatzeko eta komunitate akademikoko kideak berrikuntza teknologikorik berrienetan jantzita egoteko, National Instrumentsek prestakuntza eta ikerketarako gela bat du Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean.

Laborategiak National Instruments-en material teknologikoz hornitutako zortzi lanpostu ditu, prestakuntzan eta ikerketan erabiltzeko. Halaber, ikuspegi artifizialeko ekipo bat du, Industri Pertzepzioko Sistemen Laborategian erabiltzeko eta PXI ekipoa, denbora errealeko sistemetarako. Gela hau 2003ko otsailean inauguratu zen, eta Ingeniaritza Fakultateko ikasleei prestakuntza emateko erabiltzen da, bai eta ikastaroak emateko eskatzen duten enpresei ikastaroak emateko eta ikerketa proiektuak garatzeko ere.
 

INSTRUKTOREAK

  • Juan José Gude Prego
  • Julián Hernández Mateos
  • Julio Revilla Ocejo


ARGIBIDE GEHIAGORAKO ETA HARREMANETARAKO

National Instruments gela Juan José Gude Prego irakasleak koordinatzen du.

Argibide gehiagorako:
National Instruments gela
Norentzat: Juan José Gude Prego
113. gela
Ingeniaritza Fakultatea
Deustuko Unibertsitatea
Posta elektronikoa: jgude@deusto.es
 

Harremanetarako