Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nor gara?

Fakultatearen historia

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea 40 urte daramatza ingeniaritzako hainbat esparrutako profesionalak (informatika, elektronika, automatika, telekomunikazioa edo industri antolaketa) arrakastaz prestatzen. Deustuko 9.000 ingeniari baino gehiago ari dira mundu osoko enpresa eta erakundeetan lanean.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Hasiera-hasieratik, Ingeniaritza Fakultateak ikasketa berritzaileak eskaini izan ditu, gizarte eta lanbideko errealitatera egokituak. Gure ezaugarri izan dira irakaskuntzan berrikuntza sustatzea, ikasketen izaera praktikoa, ikasleen orientazioa zaintzea edo gure ingeniariei enplegua eskainiko dieten enpresekin etengabeko harremana izatea.

2009/2010 ikasturtean, ingeniaritzako graduak ezarri genituen, eta, horrela, gure eskaintza Europako Unibertsitate Eremu berriaren (“Boloniako prozesua”) esparrura eta industriak eskatzen dituen lanbide profiletara egokitu genuen.

Gure Fakultateko prestakuntzaren oinarrietako bat ikerketa eta garapen teknologikoa da, Deustotechen bidez gauzatzen dena. Deustotech Fakultateari lotutako ikerketa zentroa da. Ikerketa proiektuek aukera ematen diete irakasleei maila zientifiko eta teknologiko gorenean irauteko. Halaber, aukera ematen diete ikasleei espezializazio arloetan laguntzeko eta ikerketako eta berrikuntza teknologikoko prozesuetan hasteko.

Misioa eta ikuspegia

Ingeniaritza Fakultatean Deustuko Unibertsitate Proiektuari dagozkion balioak eta ingeniaritzako jakiteak dituzten pertsonak hezi nahi ditugu, gaur egungo gizartean gertatzen ari den garapen teknologikoaren buru izango direnak.

Gure laborategien bikaintasunean eta ikasleentzako bana-banako programa batean oinarritutako irakaskuntza sistema garatu dugu, ikaskuntza autonomo eta esanguratsurako bidean laguntzeko, Deustuko Hezkuntza Eredua gogoan harturik.

Halaber, ikerketaren bidez garapen zientifiko eta teknologikoan lagundu nahi dugu, etorkizuneko gizartearen aurrerapena errazteko.

 

Deusto dibujo a dibujo

Deusto dibujo a dibujo

Harremanetarako

 

Informazio baliagarria - Bilboko campusa

Campusa bizitzeko eta ikasteko leku erosoa izan dadin nahi dugu. Lekuok errazago egiten dute hori:

- 400 leku baino gehiago aparkatzeko.
- Liburudenda egun guztian dago zabalik.
- Unibertsitate-menuak 4 euroan.