Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

KBBSren aurkezpena

Kalitatea bermatzeko barne-sistema

Europako Unibertsitate Eremua kalitate, mugikortasun, aniztasun eta lehiakortasun oinarrien inguruan dago eratuta eta helburu estrategiko batzuk lortzera bideratuta. Hauek lirateke helburuok: erraz parekatu daitekeen titulazio sistema bat hartzea, kalitatea ziurtatzea, unibertsitateko ikasketak bi mailatan egituratzea (gradua eta graduondoa), eta Kredituen Transferentziarako Europako Sistema (ECTS kredituak) ezartzea.

ANECAk bi programa diseinatu ditu kalitatearekin lotuak: AUDIT eta VERIFICA. Titulazio berrietako ebaluazioko irizpide eta gidalerroen artean zera ezarri da: tituluaren proposamenak Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat jaso behar duela, tituluaren kontrola, berrikusketa eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko; titulazioa ematen den zentroak edo Unibertsitateak kalitatearen bermeari lotutako prozedura batzuk izan behar dituela eta onarpeneko, kontroleko, aldian aldiko errebisioko eta tituluaren hobekuntzako mekanismo formalez horniturik izan behar duela; eta ikasleei eta gizarteari zuzendutako informazioko mekanismoak ezarri beharko dituela titulu berriaz eta bere helburuez.

Ingeniaritza Fakultateak badu Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat dokumentatuta, ANECAk definitutako AUDIT programaren gidalerroekin bat datorrena. Sistema hori osatzen du Ingeniaritza Fakultatean kalitateko barne bermea gauzatzeko ezartzen den antolaketa, erantzukizun, prozesu, jarduteko prozedura eta baliabide egiturak.

Sistema mantendu eta etengabe hobetzen da, kalitateko politika eta Fakultateko plan estrategikoko helburuak aplikatuz, interes taldeen gogobetetasuna neurtuz eta aztertuz, eta Fakultateko Batzordeak prozesuen, ikuskaritzen eta sistemaren berrikusketen emaitzak aztertuz.

Kalitatearen Berme Sistemaren arduraduna dekanoa eta Fakultateko Batzordea dira, BKUT-Kalitatearen laguntzarekin.

 

Harremanetarako