Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
17 uztaila 2017Bilbo

Mundu osoko 1.200 pertsona elkartuko dira DEEP LEARNING BILBAO! datuen esplotazioko teknologiei buruzko nazioarte mailako ekitaldi zientifikoan

75 herrialdetako 1.200 pertsona baino gehiago elkartuko dira uztailaren 17tik 21era. DEEP LEARNING BILBAO! nazioarte mailako zabalkunde eta prestakuntza zientifiko eta teknologikoko ekitaldian. Orain arte izan den garrantzitsuena da, datuen esplotazioko teknologiei dagokienez. Punta-puntako 34 “guru” izango dira topaketan. Munduan Ikaskuntza Automatiko Sakonaren garapen kritiko eta arineneko aurrerakuntzarik berrienak eta eraginik handienekoak aztertuko dira bertan.


Ildo horretatik, bertaratzen direnek –profesional, aditu eta STEM arloetako (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, ingeleseko sigletan) ikasleek– hurbiletik ezagutuko dituzte norantz bideratuta dauden erronka teknologikoak eta negozio aukerak datuen munduan. Ikaskuntza sakonaren azpi-arlorik gehienak ere ikusgai izango dira. Horrez gain, identifikatu diren erronka nagusiak erakutsiko dituzte ospe eta izen handiko irakasle eta industriako aitzindariek emango dituzten 4 hitzaldi magistraletan; sei orduko 30 ikastaro egongo dira, eta, mahai-inguru batean jorratuko dira gairik aktiboenak eta etorkizunik handienekoak. Topaketa osatzeko, saio ireki bat egongo da, parte hartzaileek euren lanak aurkezteko; eta industria aplikazioko saio bat ere bai, hainbat enpresa ingurutako datuen teknologiako aplikazio arrakastatsuen kasuak aurkezteko.


Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolau du ekimen hau, InnoLab Bilbao-ren laguntzarekin, eta SPRI – Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK babesle dituela, baita Nem Solutions, Plethora llot, IK4-Azterlan, BCAM, Whatabout, Tecnalia, Euskaltel, Startup Olé, LKS, Gnoss, Ibermática eta Innobasque ere. Topaketaren egoitza Euskalduna jauregia izango da.


DEEP LEARNING BILBAO! ekimenak IKTen eta Industria sektoreen garapenean lagundu nahi du, Espezializazio adimentsuko Agenda Estrategikoarekin (RIS3), baita Horizon2020 europar agendaren berdingidekin ere. Horrenbestez, mundu mailako Big Data aurreratuaren arloko adituen ezagutzaren zabalkundean lagunduko du, enpresa, industria eta administrazio publikoetan azken urteotan eskaera ikaragarria izaten ari den arlo teknologikoan.


Bizkaiko Lurralde Historikoaren ikuspegitik, agenda estrategikoan identifikatu diren lehenetsitako sektoreak Big Data arloko eta bere espezializazioetako Deep Learning-eko teknologia eta berrikuntza eskatzaile handiak dira. Era berean, ideiak eta interesak partekatzeko eta harremanetarako foro ezin hobea izango da, euren erakundeetan balioa sortzeko. Ekitaldiak balioko du, halaber, gure inguruko industria eta zentroek garatu dituzten proposamen zientifiko eta teknologikoak aurkezteko 1.200dik gora bisitariei.


Industrien parte hartzea ere azpimarratzekoa da, ia sektore guztietako ordezkaritza egongo baita, osasunetik industriara, zerbitzu aurreratu, kirol, energia, informazioaren, komunikazioaren eta elektronikaren teknologiaren sektorea eta beste batzuk ahaztu gabe.


Parte hartuko duten pertsonarik interesgarrienen artean hauek daude: Ying Nian Wu, Kaliforniako Unibertsitatekoa, “Generative Modeling and Unsupervised Learning” hitzaldia eskainiko duena; Eric Xing, Carnegie Mellon Unibertsitatekoa, “Statistical Machine Learning Perspectives of Extending Deep Neural Networks: Kernels, Logics, Regularizers, Priors and Distributed Algorithms” hitzaldia eskainiko duena; Pierre Baldi, Kaliforniako Unibertsitatekoa, “Deep Learning: Theory and Applications to the Natural Sciences”; Hermann Ney, RWTH Aachen Unibertsitatekoa, “Speech Recognition and Machine Translation: From Statistical Decision Theory to Machine Learning and Deep Neural Networks” hitzaldia eskainiko duena; eta Ruslan Salakhutdinov, Georgetown Unibertsitatekoa, “Deep Learning in the Brain” hitzaldia eskainiko duena.


Argibide gehiago.