Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko uztailak 09Bilbo

Ingeniaritzako ikasleek Deusto Drone Team sortu dute, droiak diseinatu eta ekoizteko talde bat, eta Barcelona Drone Challenge lehiaketan hartuko dute parte

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko ikasle talde batek Deusto Drone Team sortu du, droiak diseinatzeko eta ekoizteko talde bat. Informatikako ingeniaritzako, industria diseinuko eta telekomunikazioko ikasketetako ikasleek osatu duten talde hori Barcelona Drone Challenge lehiaketan ari da parte hartzen, kostu baxuko droiak garatzeko sormen eta ideiak sustatzen dituen txapelketan, gerora, egoera txarrean bizi diren inguruetako pertsonei laguntza humanitarioa ematen erabiltzeko.

Deustuko Unibertsitateko taldeak zerotik garatu du droi bat aipatutako helburuetarako, erabili ahal izateko behar duen software guztiarekin. Uztailaren 6tik 9ra, prototipo horrek lehiaketaren azken fasean parte hartuko du: probako hegaldi bat egiten Bartzelonan.


Droiak erabiltzeko era berriak planteatzen ari dira esparru humanitarioan. Horrek eraginda, asko igo da droien fabrikazioan negozioa oinarritzen duten enpresa teknologikoen kopurua; baina kostu altuko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Esparru humanitarioan erabiltzeko, kostu baxuko droiak sortzeko beharrari erantzuteko sortu da, ordea, Deusto Drone Team.


Proiektu honetan aparteko arreta eskaintzen zaio ingurua irudien bidez arakatzeari, non lur hartu, basera zelan itzuli konexioa galduz gero –hartara, nahi duten tokia aurkitu ezik, ez da droia galtzen, ezta droiak daraman karga ere–, eta baldintza meteorologiakoak direnak direla erabili ahal izateari. Azken batean, ekimen horrek hainbat eta hainbat egoeratan lagundu dezake, esaterako, hondamendiak gertatu diren inguruetara erreskateko misioetarako premiazkoak diren paketeak eramateko.


Argibide gehiago: Deusto Drone Team: deustodroneteam@gmail.com
Instagram: @deustodroneteam
Facebook: @deustodroneteam