Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
20 azaroa, 2017Bilbao
alumnos realizando un taller en FabLab

Batxillergoko ikasleentzat Ingeniaritza Fakultateko tailerrak

Ingeniaritza Fakultatean tailer praktiko batzuk prestautu ditugu, hoien bidez ingeniaritza ikastea zer den ikusi dezakezu eta gure eguneroko bizitzan zein den arlo honek duen garrantzia. Irakasle eta ikale ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, gure fakultatea ezagutzera eta tailerretan parte hartzera. Aurtengotailerrak honako hauek dira:

Marterako misioa: Konfiguratu zure astrobota.

Tailer hau ikasleek astromobotaren, espazioko robotaren konfigurazioaren inguruko erabakiak hartzeko diseinatuta dago. Hartzen den erabaki bakoitzak eragina izango du astromobotaren jardunean: abiaduran, herrestatze-indarrean eta maniobragarritasunean. Ikasleek konfiguraziorik egokiena aukeratu beharko dute, proposatzen zaizkien hiru egoeretan.

Tailerrean, ikasleek ingeniaritzaren arloak ikusiko dituzte: mekanika, informatika, elektronika, diseinua, besteak beste. Euren arteko desberdintasunak ikusiko dituzte eta konturatuko dira proiektu berean ingeniaritza profil desberdinen laguntza behar dela. Tailerrak eskaintzen die ikasleei ingeniaritza desberdinetako berariazko gaitasunak eta trebetasunak probatzea.

Fabrikazio Digitalaren hastapenak: fabrikatu zeure mugikorra eramateko zorroa, laser bidez ebakitzeko ekipoaz. BETETA

Tailer honetan, parte hartzaileek mugikorra eramateko zorroa pertsonalizatuko dute, Rhinoceros bezalako programak 2Dn erabiliz; eta fabrikatu, laser bidez ebakitzeko ekipo batez baliaturik eta 3Dn muntatuz. Elementu bakar eta pertsonalizatu horiek fabrikatzeko eta pertsonalizatzeko behar diren xehetasun eta urrats teknologiko guztiak irakatsiko dira.

Nola parte hartu?

Tailerrak azaroaren 20an eta 27an izango dira, arratsaldez. Biak egin ditzakezu edo bakarra. Hona heman ordutegiak:

  • 20/11--18:00: Marterako misioa: Konfiguratu zure astrobota.
  • 27/11--18:00: Fabrikazio Digitalaren hastapenak: fabrikatu zeure mugikorra eramateko zorroa, laser bidez ebakitzeko ekipoaz. BETETA

Izena ematen duzenean email bidez esango dizuegu non ospatuko den tailerra.

Eman izena formulario honen bidez: 

Izena eman

Plaza mugatuak