Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Usuarios

Nori ematen dio zerbitzu Deusto FabLabek?

 

 

Deusto FabLaben funtzio nagusia da Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduko ikasleentzat euskarri izatea, haien proiektu akademikoak garatzeko. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko unibertsitateko elkarte guztiarentzako eta, oro har, gizarte guztiarentzako espazio irekia da. Berrikuntzako ekosistema bat garatzen du,pertsona, ideia, proiektu, produktu eta emozioz osatua, eta uki daitekeen eta ukiezina den munduarekin daude denak lotuta.

Erreserbak egiteko sisteman ezarrita dagoenez, Deusto FabLaben erabiltzaileak hauek izango dira:

  • Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduko ikasleak, proiektu akademikoak garatzeko.
  • Deustuko Unibertsitateko beste titulazio batzuetako ikasleak eta gainerako unibertsitateko elkartea, jarduera unibertsitarioarekin lotutako proiektuak garatzeko.
  • Gizartea, oro har, edozein herritarrek bere objektuak fabrikatu ahal izan ditzan Ateak Zabaltzeko egunetan: jostailuak, altzariak, osagarriak, apaingarriak, etab. Gainera, Deusto FabLabek ikastaroak eta mintegiak antolatuko ditu, fabrikazio digitaleko teknologiak eta 3D diseinua herritarrei hurbiltzeko (ikusi blogs.deusto.es/fablab berrien bloga, jardueren data eta prezioen inguruko argibide gehiagorako).
  • Makerrak, diseinu eta arkitektura estudioak eta diseinuaren munduko beste profesional batzuk, euren proiektuak FabLabak eskaintzen dituen teknologia eta zerbitzuekin garatu nahi badituzte, proiektuei balio erantsia emanik (bidali posta elektronikoko mezua fablab@deusto.es helbidera, erreserba eta tarifei buruzko argibide gehiago jasotzeko).
  • FabLabaren jarduerak babestu nahi dituzten enpresa eta erakundeak, mezenasgoaren barruan (bidali posta elektronikoko mezua fablab@deusto.es helbidera, babesle mota desberdinei buruzko argibide gehiago jasotzeko).
  • Industria eta teknologia enpresak, Deusto FabLabekin duten lankidetza esparruaren barruan, Industria

Diseinuko baterako proiektuak garatzeko (bidali posta elektronikoko mezua fablab@deusto.es helbidera argibide gehiago jasotzeko).

  •  

 

Patrocinadores

Bizkailab

Vidrala

Ihobe - Govierno Vasco

 Ayto. de Bilbao

Caja de Ingenieros

Tweets por @deustoFabLab