Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Presentación

Zer da Deusto FabLab?

Deusto Fablab produktu, zerbitzu eta esperientzia berriak diseinatzeko sormen, berrikuntza eta garapeneko zentro bat da. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen barruan dago eta estuki lotuta dago Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduarekin.

Mundu mailako sare baten partaide da Deusto Fablab; fabrikazio eta berrikuntzako 660 laborategi baino gehiagok osatzen dute sare hori eta objektuak ekoizteko fabrikazio digitaleko makinaz eta teknologiaz hornituta dago. MIT –Massachusetts Institute of Technology– erakundearen proiektu gisa hasi zen sarea, gaur egun, ekoizteko modu berri baten inguruan ikertzen duten pertsonen mundu mailako sare bihurtu da, diseinu, arkitektura, ingeniaritza, industria eta gizarte berrikuntza munduaren maila guztietan eragina duelarik.

Hortaz, FabLaba ez da 3Dko inprimagailuz eta prototipatuko bestelako teknologiaz hornitutako fabrikazio digitaleko laborategi soil bat. “FabLab” delakoa kontzeptu bat da: sarea osatzen duten laborategiek teknologia, ezagutzak eta diseinuak partekatzen dituzte eta elkarrekin lan egiten dute nazioarteko mugen gainetik. Horrela bada, Deusto FabLaben sartzen bagara, gai izan beharko dugu Bostonen, Amsterdamen, Bartzelonan edo Nairobin fabrikatu dituzten objektu berdinak fabrikatzeko. Horren guztiaren ondorio bat hau dugu: FabLabaren mamia lankidetzatik sortzen da.

FabLab bat definitzen duen beste ezaugarri bat honako hau dugu: jendearentzako zabalik egotea ezinbestekoa da; izan ere, helburuetariko bat tresnak denen eskura egotea da (demokratizazioa), adierazpen pertsonal eta asmakizunetarako. Gaur egun, Deusto FabLab Euskadin martxan dagoen FabLab bakarra da, eta beste berezitasun bat ere badu: Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean dago kokatuta, 8.000 ikasle eta hainbat diziplinatako (Ingeniaritza, Zuzenbidea, EAZ, Hezkuntza…) 1.200 langile baino gehiago biltzen dituentoki batean.

Esan dugun guztiaren ondorioz, Deusto FabLab ikerketa sustatzailea da, metodologia berriak praktikan jartzeko eta ideia eta lan-eredu berrien garapenerako eragilea.

 

Fachada FabLab

Patrocinadores

Bizkailab

Vidrala

Ihobe - Govierno Vasco

 Ayto. de Bilbao

Caja de Ingenieros

Tweets por @deustoFabLab