Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Oinarriak

Deialdia zabalik egongo da 2017ko urtarrilaren 10etik martxoaren 8ra arte.

Saria 3.000 euroko zenbatekoa izango du eta ForoTech 2017 jardunaldietan emango da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean datorren apirilean leku izango dutenak.

Esparru akademiko, enpresa eta erakunde mailetako pertsonek osatutako epaimahai independente batek aztertuko ditu hautagaitzak eta proposatuko du saria nori eman.

Nork har dezake parte?

Baldintza hauek betetzen dituen edozein emakumek:

  • Adinez nagusi izatea eta Estatu Espainiarrean bizitzea.
  • Ingeniaritzako unibertsitateko goi titulua izatea eta/edo lanbidea esparru teknologikoan garatua izatea.

Balorazio irizpideak

  • Karrera zientifikoan edo lanbidekoan egindako berrikuntzen garrantzia.
  • Titulazio osagarriaren balioa (graduondokoa, doktoregoa).
  • Jarduera desberdinak lotzeko gaitasuna, beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan arituz.
  • Ezagutzak eta lorpenak zabalkunde publikoaren bidez gizarteratzeko gaitasuna.
  • Zailtasunei aurre egiteko gaitasuna. Horien barruan sartuko dira emakume izateari lotutakoak eta bizitza pertsonala, familiako eta laneko eta/edo lanbidekoa bateratu beharrak sortutakoak.
  • Beste emakume batzuk esparru zientifikoan aritu daitezen bultzatzeko egindako ekarpena, baita esparru horretan berdintasun handiagoa izan dadin aldaketak bultzatu izana ere.

 

Edukiak partekatu  TwitterCompartir en Twitter Compartir en Facebook Linkedin