Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

2016ko edizioa

 

Nuria Oliver. 2016ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

Nuria Oliver. 2016ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

 

Alacantekoa jaiotzaz izan arren, Madrilen ikasi zuen Telekomunikazioko Ingeniaritza eta promozioko lehena izan zen, Telekomunikazioko Estatu mailako saria jaso zuelarik. Adimen artifizialaren esparruan egin zituen graduondoko ikasketak, La Caixaren Gizarte Ekintza Fundazioko beka batekin MITen. Bost urte eman zituen lanean bertan adimen eta pertzepzio artifizialarekin lotutako proiektuetan. Aldi berean, beste ikertzaile batzuekin ere lan egiten zuen, tinta elektronikoa, wearable, arropa adimenduna edo gaur ezagun diren Google Glass bezalako asmakizunak garatzen. 2000n eskuratu zuen doktore titulua, ordenagailuen bidezko giza portaeraren gaineko modelatu eta ezagutzeari buruzko lan aitzindari batekin. 2000 eta 2007 bitartean, Microsoft Research ikerketa laborategietan lan egin zuen Redmond-en (Washington), bulego adimendunak edo eskuez pantailak mugitzeko gaitasuna garatzeko lana lideratzen ari zelarik.

2007aren bukaeran, Espainiara itzuli zen, Bartzelonan Telefónicak duen I + G-ko zentroko ikertaldea sortu eta lideratzeko. Bere taldeak nazioarte mailako aitormena jaso du, nazioarteko hainbat biltzarretan eta munduko unibertsitaterik nagusienetan eman ditu hitzaldiak. Urtean 15 patente erregistratzen ditu eta eragin handia du Telefónica I+D-ren berrikuntzako proiektuetan eta konpainiaren negozio-lineetan. Hainbat gaitan egiten du lan, hizketa eta testu-prozesatzean, pertsonalizazio eta gomendio sisteman, mugikor adimendunen garapenean, pertsuazio-informatikan eta Big Datan. Bere eskuetatik pasatu diren zenbait proiektuk sariak irabazi dituzte nazioarte mailan. Ohiz kanpoko profila du, gizonei gorde ohi zaiena. Belaunaldi berriei, bereziki emakumeei, karrera teknologikoak izateko goiargi izateko, emakume informatikarientzako Grace Hopper nazioarteko biltzarreko hizlari gonbidatu izan zen.

 

 

2016ko Deustuko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria aurkezpena

2016ko Deustuko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria aurkezpena

 

Remedios Zafra Sevillako Unibertsitateko irakasle eta idazleak, ziberfeminismoari eta kultura digitalaren esparruko genero gaiei buruzko ikertzaileak, hitzaldi bat eskainiko du Deustuko Unibertsitatean, datorren ostiralean, Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren aurkezpena dela eta. Deustuko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako sariaren III. edizioa izango da, esparru zientifiko eta teknologikoko emakumeen lana ikusgarri egiten duena.

 

Marta Macho EHUko Matematikako irakaslea arduratuko da hizlariaren aurkezpena egiteaz, 10:30ean, La Comercialeko Faculty Club aretoan (Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa) izango den ekitaldian. Hitzaldiaren ondoren izango da Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Sariaren III. edizioaren aurkezpena. Bertan izango dira Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaida; Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasunerako Zuzendaria, María Guijarro; Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Herritarren Gaietako zinegotzia, Itziar Urtasun; eta beste agintari eta ordezkari akademiko batzuen ordezkaritza bat, Inés Jacob Deustuko Ingeniaritza Fakultateko dekanoa buru dela.

Babesleak Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, FECYT eta Fundación Banco Sabadell dira; eta IK4, Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Innobasque dira laguntzaileak. Ingeniaritza Fakultateak joan den abenduaren 10ean egin zuen hirugarren edizioaren deialdi publikoa, eta hautagaiak aurkezteko epea zabalik egongo da otsailaren 2ra arte. Estatu mailako aitorpen bat da, aitzindaria teknologia berrien esparru ugarietan aurrerakuntzak egiten dituzten emakumeen lana agerira ateratzeko orduan. Sariak, halaber, sustatu egin nahi ditu I + G-ko esparruko emakumeen bokazioak, eta teknologiari ospea eman, hazkunde ekonomikorako eta gizartearen etorkizunerako duen balioa aitortuz.

Remedios Zafrak Ada Byronen bizitza eta lana jorratuko ditu hitzaldian, bere lan esparruan aitzindari izan zen emakume baten kasu paradigmatikoa, programazio modernoaren jatorri izango ziren makinen ahalmena eta etorkizuna ikusteko gai izan baitzen. Beraren bizitza laburrean (1815-1852), matematikari eta idazle hori ingeniaritzaren historiako emakumerik azpimarragarriena izan zen. Lord Byron poeta erromantikoaren alaba ezaguna da, batez ere, kalkulatzeko makina mekanikoaren inguruan egin zuen lanagatik eta makina batek prozesatu behar zuen lehenengo algoritmoaren autorea izan zelako.

Hitzaldian zehar, Remedios Zafrak viktoriar garaiko Ingalaterrako pertsona harekin lotutako hainbat gai jorratuko ditu, bere oihartzun eskasa, besteak beste, ekarpenen anonimotasuna ez zenean. Haren prestakuntza eta sormen prozesu berezia, etorkizuna ikusteko eta irudikatzeko modua, matematikaren eta programazioaren bitarteko, izango dira solasaldian aipatuko diren beste alderdi batzuk. Ez da ahaztuko “zientzia poetikoaren” aldeko aldarrikapena eta bere burua “analista metafisiko” gisa definitu izana ere, artearen eta zientziaren munduak bateratzea eskatu baitzuen.

Hizlariak Ada Byron sakon ezagutzen du; izan ere, berriki, (h)adas. Mujeres que crean, programan, prosumen, teclean liburuan jorratu zuen, 2012ko Saioko Malagako sariaren irabazle izan zelarik. Saioak, Byronen eta haren irakasle Mary Somerville matematikari eta astronomoaren bizitzetatik abiatuta, teknologia berrien eta nortasun eta genero gaien arteko harremana aztertzen du.

 

Edukiak partekatu  TwitterCompartir en Twitter Compartir en Facebook Linkedin