Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

2015eko edizioa

 

Asunción Gómez Pérez. 2015ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

Asunción Gómez Pérez. 2015ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

Asunción Gómez Pérez (Azuaga-Badajoz, 1967-09-03) adimen artifizialeko aditua da. Madrileko Unibertsitate Politeknikoan lizentziatu zen Informatikan 1991n eta handik bi urtera eskuratu zuen doktore titulua, 1993ko abenduan, unibertsitate beran. Doktorego ondorengo ikasketak egin zituen Stanfordeko Unibertsitateko Knowledge Systems Laboratory ospetsuan, Palo Alton (Kalifornian). Frantsesez eta ingelesez hitz egiten du, eta enpresen administrazio eta zuzendaritzako master bat eta jakintzaren ingeniaritzako beste bat ditu. Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Informatika Fakultateko Adimen Artifizialeko Saileko katedraduna da 2007tik (esparru horretako lehenengo espainiar emakume katedraduna izan zen). Aurretik bitarteko irakaslea izan zen (1991-1995) eta irakasle titular (1995-2007) unibertsitate berean.

 

Doktoregoko 18 tesi eta karrera amaierako 47 proiektu zuzentzeaz gain, ikertalde baten sortzaile eta zuzendaria ere bada: Ontology Engineering Group. Hogeita hamar adituk osatzen dute eta Informatika arloan estatu mailako ikertalderik azpimarragarriena da. Nazioarteko 21 proiektutan izan da ikertzaile nagusia eta estatu mailako 400etan; eta liburuetan eta aldizkarietan egin dituen ekarpenak ehunetik gorakoak dira. Beste hainbeste esan daiteke biltzar, ikastaro, mintegi eta hitzaldietan parte hartzeaz ere, Espainian eta atzerrian. Guztira 15 patente erregistratu ditu, eta hogeita hamar proiektutan lan egin du I + G-ko enpresekin eta administrazio publikoekin, guztira milioi bat euroko aurrekontuarekin. Bere ikerrildoak arlo hauek dituzte ardatz: ontologiak, web semantikoa, linked data eta jakintzen kudeaketa. Hiru alabaren ama honek –haietatik bi, bikiak– aipamena jaso izan du berriki, teknologia semantikoen ikerrarloan mundu mailan presentziarik handiena duen eta osperik handiena duen hiru emakumeen arteko bat delako.

 

Begoña García Zapirain. 2015ko accesita

Begoña García Zapirain. 2015ko accesita

Telekomunikazioko ingeniaria da (1995) eta doktorea Konputazio Zientzietan eta Adimen Artifizialean (2004). Laringektomizatutako pertsonen artean ahots esofagikoa berreskuratzeko algoritmo bati buruz egin zuen tesia.

 

Lanbideko karrerari softwarearen garapeneko ingeniari lanetan ekin zion, ZIV enpresan (1995-1997), ondoren Deustuko Unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketako zenbait ardura hartzeko.

2001ean e-Vida ikertaldea sortu zuen, hogeita hamar bat ikertzailek osatua eta seinale biologikoen prozesamendu digitala eta osasuna eta bizi kalitatea hobetzera aplikatutako teknologia berrien garapena ardatz hartuta. Talde horretako ikertzaile nagusia da.

 

 

 

 

 

 

2015ko Deustuko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria aurkezpena

2015ko Deustuko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria aurkezpena

 

Ingeniaritza Fakultateko, Deustuko Unibertsitateko 2014-2015ko Forotechen barruko hitzaldi bat antolatu du “Zer dakarkiote emakumeek teknologiari?”. Pilar Kaltzada kazetariak gidatuta, hizlari hauek aritu dira:

Sonia Mulero: Banco Sabadell Fundazioko zuzendariaren ondokoa.
Andrea Blanco: 2014ko Ada Byron sariaren accesita.
Isabel Urbano: Marketina eta Gizarte Berrikuntza.
Inés Núñez: Ingeteam Zerbitzu Juridikoen zuzendari korporatiboa.
Xavier Verdaguer: Imagine Creativity Center-en sortzailea.

Ekitaldi berean aurkeztuko da EMAKUME TEKNOLOGOARENTZAKO 2015eko ADA BYRON SARIA. Ekitaldi horretan pertsona hauek egongo dira: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusia; eta Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren arloko zinegotzi ordezkaria.

 

 

 

 

 

Edukiak partekatu  TwitterCompartir en Twitter Compartir en Facebook Linkedin