Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

2014ko edizioa

 

Montserrat Meya. 2014ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

Montserrat Meya. 2014ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

Montserrat Meya Llopart (Albacete, 1948) Hizkuntzalaritzako lizentziatua eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, itzulpen automatikoari buruzko tesia egin zuena MIT-ekin (Massachusetts Institute of Technology) lankidetzan. Siemensek Munichen dituen laborategi zentraletako sistemen analista eta programatzailea izan da, EUROTRA itzulpen automatikoko ekipo nazionaleko zuzendaria, Siemens Software Development Center-en Bartzelonako Adimen Artifizialeko saileko zuzendaria, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko I + Gko kudeatzaileordea, Kataluniako Informazioaren Gizarterako Plan Estrategikoaren koordinatzailea, Europako Batzorderako aholkularia, eta osasun arloko proiektu teknologikoak garatu ditu (gaixo kronikoentzako eta pertsona nagusientzako zerbitzuak teknologia mugikorrekin). 1984an Lengoaia Naturala Prozesatzeko Espainiar Elkartea sortu zuen, eta 1995ean ACTA SL aholkularitzako enpresa ere bai. Katalunian Internet hornitzaileetan bigarrena den CINET SLko kudeatzailea ere izan da.

Hizkuntzalaritzan duen prestakuntzatik abiatuta, Informazioaren Teknologiak aztertu ditu, 70eko hamarkadatik hona, lengoaia naturala datu baseen, sare finituen eta testu prozesadoreen prozesuetan txertatzeko. Ondoren Adimen Artifizialaren munduan sartu zen, baita hizkuntza ugariren arteko itzulpen automatikoarenean ere. Bere enpresa ere sortu zuen, eta aholkularitza zerbitzuak eskaini enpresa teknologiko handiei; horrez gain, Kataluniako Generalitat-eko politika ere koordinatu du Informazioaren Gizarte arloan. Lanbideko azken etapa aberastu egin du “osasun mugikor” teknikan egin duen ekarpenarekin, jatorrizko herrialdetik kanpo dauden gaixoen historia klinikora jotzeko aukera eman eta botikak errezeta elektronikoaren bidez eskatu eta jasotzeko modua eskura jarririk.

 

 

Andrea Blanco. 2014ko accesita

Andrea Blanco. 2014ko accesita

Andrea Blanco, fotonikako aditua. Valladolideko Unibertsitateko Telekomunikazioko ingeniaria 2007an, karrera amaierako lana Erresuma Batuko Astoneko Unibertsitatean egin zuen, eta EHUko Fotonika Aplikatuko Taldean hasi zen doktoretzako ikasketak egiten. Hiru hizkuntzatan mintzatzen da eta hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan (bata Nature aldizkarian, siliziozko gailu optiko ez-linealei buruz, elkarte zientifikoan oihartzun handia izan duena, komunikazio optiko, diagnostiko medikoko edo metrologiako apartuetan dituen aplikazioak handiak izan daitezkeelako). Ikertzailea izan da Robotikerren eta Telefónica I + D-n, eta gaur egun, Sidneyko Unibertsitatean urtebeteko egotaldia egin ondoren, Tecnalia euskal zentro teknologikoan sartu da Fotonikako project manager zereginetan.

 

 

 

 

 

 

 

Deustuko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria aurkezpena

Deustuko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria aurkezpena

Aurkezpen horren barruan, hitzaldia ere eskaini zuen Inés Sánchez de Madariaga andreak: "Claves para incorporar las políticas de género en instituciones. Una visión europea". Sánchez Emakumeak eta Zientzia Unitateko zuzendaria da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkariaren Kabinetean.

 

 

 

 

 

 

Edukiak partekatu  TwitterCompartir en Twitter Compartir en Facebook Linkedin